Soinu Konfiguraketa

draksound

Tresna hau[12] Mageia Kontrol Gunean presente dagoen fitxa Hardware azpian dago.

Draksound Soinu konfigurazioa jorratzen du, gidariaren aukera, PulseAudio aukerak eta arazoak barne. Soinu arazoak izan ezkero edo soinu-txartela aldatzen baduzu.

Gidari deitutako zerrenda destolesgarria ordenagailuko soinu-txartelarekin bat datozen eskuragarri guztietako kontrolatzaile bat aukeratzea baimentzen dizu.

Oharra

Gehienetan, posible da gidari bat aukeratzea OSS edo ALSA API erabiliz. OSS zaharrena eta oso oinarrizkoa da, ALSA aukeratu ahal denean gomendatzen da bere hobekuntzengatik.

PulseAudio soinu zerbitzaria da. Sarrera soinu guztiak jasotzen ditu, erabiltzailearen hobespenen arabera nahasten ditu eta ondoriozko soinua bidaltzen du irteerara. Ikusi menua -> Soinua eta bideoa -> PulseAudio bolumen kontrola hobespenen horiek ezartzeko.

PulseAudio lehenetsitako soinu zerbitzaria da eta gomendaturik dago gaituta egotea.

Glitch-Free PulseAudio hobetzen du programa batzuekin. Era berean gaituta uztea gomendatzen da.

Aurreratua botoia bistaratzen ditu bi edo hiru botoi leiho berri baten:

Lehenengo botoia guztia aukeratzeko askatasuna ematen du. Zertan ari zaren jakin behar duzu. Botoi hau ez da erabilgarri egongo sistema gailuaren gidari bat aurkitzen duenean.

Bigarrena, argi geratzen da, eta azkena, laguntza eman dezake dituzun arazoak konpontzeko. Hau erabilgarria dela aurkituko duzu erkidegoari laguntza eskatu aurretik.



[12] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draksound root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...