Partekatze gune eta unitateak Samba-rekin

draksambashare

Sarrera

Samba da baliabide batzuk, direktorioak edo inprimagailuak bezala Sistema Eragile desberdinetan partekatzeko erabilitako protokolo bat. Tresna honek baimentzen dizu makina Samba-zerbitzari bat bezala konfiguratzea SMB/CIFS protokoloak erabiliz. Windows-ek(R) protokolo hau darabil eta OS honekiko lanpostuek Samba-zerbitzariaren baliabideak atzi ditzakete.

Aurkezpena

Beste lanpostuetatik sartzeko, zerbitzariak IP helbide finko bat izan behar du. Hau zuzenean zehaztu daiteke zerbitzarian, adibidez , edo DHCP zerbitzarian bere MAC-helbide batera postua identifikatzen du eta beti ematen dio helbide bera. Segurtasun zerbitzariak halaber Samba zerbitzariko sarrerako eskaerak baimendu egin behar ditu.

Morroia - Bakarkako zerbitzaria

Lehen exekuzio aldian, tresnak [36] egiaztatzen du paketeak instalatuta daudela eta horiek instalatzeko proposatzen du oraindik ez badaude presente. Ondoren Samba zerbitzaria abian jartzeko morroia konfiguratu.

Hurrengo leihoan Bakarkako zerbitzari konfigurazio aukera dagoeneko hautatuta dago.

Ondoren zehaztu lantaldearen izena. Izen hori partekatutako baliabideetarako sarbidearen berdina izan behar du.

NetBIOS izena sarean zerbitzariak izendatzeko erabiliko den izena da.

Aukeratu segurtasun modua:

  • erabiltzailea: bezeroa baimena beharko du baliabidea erabiltzeko

  • elkarbanatu: bezeroak bereizita autentifikatu behar du ekintza bakoitzeko

Zehatu dezakezu zein host baimenduta dagoen baliabideetara sartzeko, IP helbide edo host izenarekin.

Especifique el lema del servidor. El saludo es la forma en que este servidor se describe en las estaciones de trabajo de Windows.

Samba-k erregistratutako informazio no izango den hurrengo urratsean ezarri daiteke.

Morroiak aukeratutako parametroen zerrenda bat bistaratzen da konfigurazioa onartu aurretik. Onartzen direnean, konfigurazioa /etc/samba/smb.conf idatziko da.

Morroia - Lehen domeinu kontroladorea

"Lehen domeinu kontroladorea" aukera hautatuta badago, morroiak seinaleaz galdetzen du Wins sostengatuko den edo ez, administratzaile-erabiltzaile izenak emateko. Urrats hauek orduan bakarkako zerbitzariaren berberak dira, salbu segurtasun modua aukera dezakezula:

  • domeinua: Erabiltzaile eta talde kontu guztiak gordetzeko zentrala, partekatzea, kontu biltegia ere eskaintzen duen mekanismo bat da. Kontu biltegi Zentralizatua (segurtasun) kontrolagailu artean banatuko da.

Deklaratu partekatzeko direktorio bat

Gehitu botoiarekin, lortuko dugu:

Beraz, sarrera berri bat gehitzen da. Aldatu botoiarekin alda daitezke. Aukerak editatu daitezke, hala nola direktorioa publikoarentzat, idazgarria, esploragarria edo ikusgai dagoen edo ez. Partekatutako izena ezin da aldatu.

Menu sarrerak

Zerrendako sarrera bat gutxienez izatea, menu sarrerak erabili ahal izango dira.

Fitxategia|Idatzi conf. /etc/samba/smb.conf-n gorde uneko konfigurazioa.

Samba zerbitzaria|Konfiguratu. Morroia berriro exekutatu ahal izango da agindu honekin.

Samba zerbitzaria|Berrabiarazi. Zerbitzaria gelditu eta berrabiarazi da uneko konfigurazioa fitxategiarekin.

Samba Zerbitzaria|Birkargatu. Bistaratuko konfigurazioa egungo konfigurazio fitxategitik birkargatu da.

Partekatu imprimagailuak

Samba halaber inprimagailuak partekatzeko aukera ematen dizu.

Samba erabiltzaileak

Fitxa horretan, partekatutako baliabideetan sartzeko autentifikazioa behar denean onartzen baimentuta dagoen erabiltzaile batzuk gehitu ditzakezu. Erabiltzaileak gehi ditzakezu -tik



[36] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draksambashare root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 01/07/2015
loading table of contents...