Kudeatu, erantsi eta ezabatu letra-tipoak. Inportatu Windows® hizki-tipoak

drakfont

Tresna hau[27] Mageia Kontrol Gunean Sistema fitxaren azpian dago presente. Ordenagailuko eskuragarri dauden letra-tipoak kudeatzeko aukera ematen du. Pantaila nagusia goian:

  • instalatutako letra-izenak, estilo eta tamaina.

  • hautatutako letra aurrerapen bat.

  • botoi batzuk geroago hemen azaldu.

Eskuratu Windows-eko Letra- tipoak:

Botoi honek Windows partizioan aurkitutako letra tipoak automatikoki gehitzen ditu. Microsoft Windows instalaturik izan behar duzu.

Aukerak:

Aplikazio edo gailuak zehaztea baimentzen du (inprimagailuak gehienbat) letra tipoak erabiltzeko gai direnak.

Desinstalatu:

Botoi honek instalatutako letra-tipoak kendu eta, seguru asko, leku batzuk aurreztu. Kontuz ibili letra-tipoak kentzerakoan, erabiltzen dituzten dokumentuetan ondorio larriak izan ditzakete.

Inportatu:

Hirugarren baten (CD, Internet ...) iturriak gehitzea baimentzen du. Jasandako formatuak ttf, pfa, PFB, PCF, PFM eta GSF dira. Klikatu egin Inportatu botoian eta gero Gehitzean, artxibo kudeatzaile bat agertzen da instalatzeko iturriak aukera ditzazun, egin dezan klik Instalatu amaitu duzunean. Instalatuko dira /usr/share/fonts karpetan.

Berriki instalatu (edo kendu) badituzu letra tipoak, drakfont pantaila nagusian ez badira agertzen, itxi eta berriro ireki aldaketak ikusteko.



[27] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakfont root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...