
Aukeratu herrialdea edo lurraldea. Ezarpen guztientzako garrantzitzua da, hala nola moneta eta haririk gabeko erregulazioa. Okerreko herrialdea ezartzen baduzu, hari gabeko konexioa ezingo duzu erabili.
Zure herrialdea zerrendan ez badago, sakatu Beste Herrialdeak eta aukeratu zure herrialde / eskualdea han.
Oharra
Zure herrialdea Beste Herrialde zerrendan soilik badago, sakatu ondoren lehen zerrendako beste bat hautatuta bezala agertu daiteke. Mesedez, ez egin jaramonik honi, DrakX zure benetako aukera jarraituko du.
Beste herrialde pantailan metodoa aukera dezakezu lehenik (zerrendaren amaieran) ere. Sarrera-metodoek erabiltzaileei baimentzen diete hizkuntza anizkuneko karaktereak (Txinatar, Japoniar, Korearra, etab.) sartzea. IBus metodoa lehenetsita dago Mageiaren DVD-etan, Afrika/India eta Asia/ez-India Live-CDa. Asiar eta Afrikar kokapenetarako, IBus metodoa sarrera bezala ezarriko da lehenik, erabiltzaileek ez dute eskuz itxuratu behar izango. Beste sarrera metodo batzuk lehenik (SCIM, GCIN, HIME, etab.) antzeko funtzioak ere hornitzen dute eta HTTP/FTP baliabideak pakete-aukeraketa baino lehen gehitu bazenituen instalatu daitezke.