Tresna hau [53] soilik hasi eta erabil dezakezu komando-lerroan. Root azpian erabiltzen bada informazio gehiago emango du.
lspcidrake ordenagailuan konektatutako gailu guztien (USB, PCI eta PCMCIA) eta erabilitako gidarien zerrenda ematen du. Ldetect eta ldetect-lst paketeak behar dira funtzionatzeko.

-v-rekin, lspcidrake saltzaile eta gailu identifikazio gehitzen da.
lspcidrake askotan zerrenda oso luzeak sortzen ditu, eta beraz, informazioa aurkitzeko, askotan tuberia bat eta grep komandoaren bidez lortzen da, adibide hauetan bezala:
Txartel grafikoari buruzko informazioa;
lspcidrake | grep VGA
Sareari buruzko informazioa
lspcidrake | grep -i network
-i kasu bereizketak alde batetara uzteko.
Pantaila kaptura honen azpian, lspcidrake-en -v eta grep-en -i aukeren ekintzak ikusi ahal izango dituzu.

Bada hardwarearen inguruko informazioa ematen duen beste tresna bat da, dmidecode izeneko (root azpian)