summaryrefslogtreecommitdiffstats
path: root/privacy-eu.txt
blob: 38d27a076ac45d656b1b6e31f77ad19733207ebb (plain)
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47

Zer datu pertsonal biltzen ditugu ?

Web guneko eremuetan hainbat informazio biltzen dugu;
jarraian gordetzen dugun informazioen laburpena dator:

Lehendabizi, zure posta elektronikoko helbidea, izena eta helbide 
arrunta jasotzen ditugu. Ondoren, bezeroaren ID esklusiboa ematen dizugu. 
ID hori zure Mandrake kontuari buruzko informazio osagarria gehitzeko 
erabiliko da, esaterako:
    - Posta-zerrendetako harpidetza.
    - Erositako produktu bat erregistratzean datu pertsonalak eskatzen ditugu,
baita sistema/hardwareari buruzko xehetasunak ere, zure beharretarako 
laguntza-zerbitzu pertsonalizaturik onena eskaintzeko.
    - Gure dohaintzen orrian eta lineako dendan (MandrakeStore) datuak
fakturak egiteko erregistratzen ditugu (ez dugu kreditu-txartelari buruzko
daturik gordetzen).


Zer egiten dugu informazio horrekin?

Datu pertsonalak ez ditugu beste pertsona edo enpresa batzuekin partekatzen -
ondorengo helburuetarako bakarrik erabiltzen ditugu:
    - Posta-zerrenda batean harpidetu bazara, posta elektronikoko helbide hori
gure datu-basean gordeko dugu informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta/edo
posta-zerrendetako eztabaidetan parte hartu ahal izan dezazun. Zerrenda
horietako batera mezu bat bidaltzen baduzu, beste pertsona batzuek zure
helbide elektronikoa ikusiko dute, baina kanpoko pertsonek ez dute gure
harpidedunen datu-baserako sarbiderik izango.Posta-zerrendetako harpidetza
nahi duzunean ken dezakezu. Horretarako dagokion inprimakia bete beharko duzu.
    - Erositako produktu bat erregistratzean laguntza lortzeko informazioa
ematen baduzu, informazio horren pribatutasuna mantenduko dugu, baldin eta gure
bazkideren batek informazio hori behar ez baldin badu lagundu ahal izateko.
    - MandrakeStore erabiltzen baduzu, bezeroaren IDa erabiliko dugu zure
eskaera jaso eta produktuak bidaltzeko.
    - Marketing-ari buruzko informazioa ematen badiguzu, barruko erabilerarako
bakarrik erabiliko dugu, horrela gure produktuak hobetzeko eta zure beharretara
hobeto egokitzeko, produktu bat erosi duzun edo ez kontuan hartu gabe.


Nola alda/zuzen ditzakegu zure datu pertsonalak?

Frantziako legeek erregistratuta ditugun gizabanakoen datuak atzi, zuzendu, 
aldatu edo kentzeko eskubidea ematen die. Hori guztientzako pribilegio gisa
eskaintzen dugu. Eskubide hori nahi duzunean erabil dezakezu. Horretarako
sartu zure kontuan bezeroaren IDa erabiliz eta editatu zure datu pertsonalak.
Orri honetan sar zaitezke: http://www.mandrakeonline.net