Zer datu pertsonal biltzen ditugu ? Web guneko eremuetan hainbat informazio biltzen dugu; jarraian gordetzen dugun informazioen laburpena dator: Lehendabizi, zure posta elektronikoko helbidea, izena eta helbide arrunta jasotzen ditugu. Ondoren, bezeroaren ID esklusiboa ematen dizugu. ID hori zure Mandrake kontuari buruzko informazio osagarria gehitzeko erabiliko da, esaterako: - Posta-zerrendetako harpidetza. - Erositako produktu bat erregistratzean datu pertsonalak eskatzen ditugu, baita sistema/hardwareari buruzko xehetasunak ere, zure beharretarako laguntza-zerbitzu pertsonalizaturik onena eskaintzeko. - Gure dohaintzen orrian eta lineako dendan (MandrakeStore) datuak fakturak egiteko erregistratzen ditugu (ez dugu kreditu-txartelari buruzko daturik gordetzen). Zer egiten dugu informazio horrekin? Datu pertsonalak ez ditugu beste pertsona edo enpresa batzuekin partekatzen - ondorengo helburuetarako bakarrik erabiltzen ditugu: - Posta-zerrenda batean harpidetu bazara, posta elektronikoko helbide hori gure datu-basean gordeko dugu informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta/edo posta-zerrendetako eztabaidetan parte hartu ahal izan dezazun. Zerrenda horietako batera mezu bat bidaltzen baduzu, beste pertsona batzuek zure helbide elektronikoa ikusiko dute, baina kanpoko pertsonek ez dute gure harpidedunen datu-baserako sarbiderik izango.Posta-zerrendetako harpidetza nahi duzunean ken dezakezu. Horretarako dagokion inprimakia bete beharko duzu. - Erositako produktu bat erregistratzean laguntza lortzeko informazioa ematen baduzu, informazio horren pribatutasuna mantenduko dugu, baldin eta gure bazkideren batek informazio hori behar ez baldin badu lagundu ahal izateko. - MandrakeStore erabiltzen baduzu, bezeroaren IDa erabiliko dugu zure eskaera jaso eta produktuak bidaltzeko. - Marketing-ari buruzko informazioa ematen badiguzu, barruko erabilerarako bakarrik erabiliko dugu, horrela gure produktuak hobetzeko eta zure beharretara hobeto egokitzeko, produktu bat erosi duzun edo ez kontuan hartu gabe. Nola alda/zuzen ditzakegu zure datu pertsonalak? Frantziako legeek erregistratuta ditugun gizabanakoen datuak atzi, zuzendu, aldatu edo kentzeko eskubidea ematen die. Hori guztientzako pribilegio gisa eskaintzen dugu. Eskubide hori nahi duzunean erabil dezakezu. Horretarako sartu zure kontuan bezeroaren IDa erabiliz eta editatu zure datu pertsonalak. Orri honetan sar zaitezke: http://www.mandrakeonline.net