Mageia konbentzituko ez balizu edo ezin baduzu behar bezala instalatu, azken finean kendu nahi baduzu. Hori zure eskubidea da eta Mageiak ere aukera ematen dizu ezabatzeko. Hau ez da egia sistema eragile guztietan.
Datuen babeskopiaren ondoren, berrabiatu zure Mageia DVD instalazioa eta hautatu Erreskate sistema, orduan, Leheneratu Windows abioko kargatzailea. Hurrengo abioan, zuk soilik Windows aukerarik gabe izango duzu zure sistema eragilea aukeratzeko.
Windows-en Mageiak erabilitako partizio espazioa berreskuratzeko, sakatu
Hasi -> Kontrol-panela -> Administrazio-tresnak -> Ordenagailu
Kudeaketa -> Biltegiratzea -> Disko Kudeaketa
partizio kudeaketan
sartzeko. Mageiaren partizioa ezagutu egingo duzu
ezezaguna etiketatu delako , eta, gainera, bere tamaina
eta diskoan duen lekuaren arabera. Eskuinez klikatu partizio horietako
bakoitzaren gainean eta hautatu . Espazioa
libratuko da.
Windows XP erabiltzen ari bazara, partizio berri bat sor dezakezu eta (FAT32 edo NTFS) formatua eman. Partizioa letra bat jasoko du.
Vista edo 7 badaukazu, aukera bat gehiago duzu, liberatutako espazioaren ezkerretara dagoen partizio existentea heda dezake. Beste partizio tresnak erabili daitezke, hala nola, GParted bezalakoak, Windows eta Linux-en eskuragarri daudenak. Beti bezala, partizioak aldatzean, kontu haundiz ibili, eta ziurtatu gauza garrantzitsu guztiak babestuta edukitzea.