Zure hizkuntza gogokoena aukeratu zure kontinenteko zerrenda luzatzen. Mageia aukeraketa hori erabiliko da instalazioan zehar eta instalatutako sisteman.
Zuretzat edo beste erabiltzaile batzuentzat hainbat hizkuntza instalaturik behar izanez gero
botoia erabili orain gehitzeko. Instalakuntza amaitutakoan hizkuntzak gehitzea zailagoa izan daiteke.
Hizkuntza bat baino gehiago aukeratzen bada ere, lehen pantailan nahiago izandako zure hizkuntza lehena aukeratu behar duzu. Gainera, hainbat hizkuntzatako aukera pantailan markatuta egongo da. |
Zure teklatu hizkuntza ez da zure gogoko hizkuntzaren berdina, orduan, komeni da, zure teklatuaren hizkuntza instalatzea.
Mageia UTF-8 (Unicode) laguntza erabiltzen du lehenespenez.
"Hainbat hizkuntza" pantailan ezgaitu daiteke zure hizkuntzarekin funtzionatzen ez duela baldin badakizu. UTF-8 Ezgaitzen baduzu, ez da eskuragarri egongo instalatutako inongo hizkuntzatarako.
Zure sistemako hizkuntza alda dezakezu Mageia Kontrol Gunean instalazioa egin ondoren --> Sistema --> kudeatu zure sistemaren kokalekua.