DrakX zure hizkuntzarako teklatu egokia hautatuko du. Teklatu bateragarria ez bada aurkitzen, Amerikar teklatua aukeratuko da.
Ziurtatu aukeraketa zuzena edo hautatu beste teklatu diseinu bat. Ez badakizu zein den zure teklatuaren diseinu zuzena, zure sistemarekin batera datozen zehaztapenak begiratu edo zure saltokian galdetu. Bada, beharbada, zure teklatua identifikatzen duen etiketa bat izango du. Hemen ere begiratu dezakezu: es.wikipedia.org/wiki/Distribución_del_teclado
Zure teklatua zerrendan ez badago, sakatu zerrenda bat bistaratzeko, eta ondoren hautatu zure teklatua.
Ez-Latin karakteretan oinarritutako teklatua hautatzen baduzu, pantaila gehigarri bat agertuko da eskatuz nola nahiago duzu Latin eta Latin ez diren xedapen artean aldatzeko.