DrakX, Mageia Instalatzilea

GNU-Linux-eko erabiltzaile berri edo aurreratu bat bazara, Mageia-ren instalatzailea diseinatuta dago zure instalazioa edo eguneratzea posible bezain erraz egiten laguntzeko.

Hasierako menuak hainbat aukera ditu, baina aukera lehenetsia instalatzailea da, normalean, behar duzun guztia dela.

Lehenengo pantaila honetan, posible da lehentasun pertsonal batzuk ezartzea:

Hona hemen hasierako pantaila kable sare instalazioan oinarritzen CD bat erabiltzen denean (Boot.iso edo Boot-Nonfree.iso imajinak)

Ezin duzu hizkuntza aldatu, aukerak pantailan azaltzen dira. Haridun Sarean oinarritutako instalazio CDa nola erabiltzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu Mageiaren Wiki-a

[Abisua]

Teklatuaren diseinua amerikarra da.

Instalazio urratsak

Instalazio prozesuko hainbat urrats pantailaren alboko panelean jarraitu daitezke.

Urrats bakoitzak pantailetan bat edo gehiago ditu aukera osagarrietarako botoiak Aurreratua izan dezakeena, normalean gutxi erabiltzen dira .

Pantailak gehienek Laguntza botoiak dituzte, zienek pausuei buruzko azalpenak emango dizute.

[Oharra]

Instalazioan zehar nonbait instalazioa gelditzea erabakitzen baduzu, berrastea posiblea da, baina bi aldiz pentsa ezazu. Behin partizio bat formateatu denez gero edo behin eguneratzeak jartzen hasi direnean, zure ordenagailua ez da egoera berean izango eta berrabiarazteak sistema erabilezinarekin utz dezake. Hala ere, berrastea erabakitzen baduzu, terminalera sar zaitez Alt Ctrl F2 aldi berean sakatuz. Gero, Alt Ctrl Delete saka ezazu aldi berean berrasteko.

Instalazio arazoak eta Konponbide Posibleak

Interfaze Grafikorik gabe

  • Hasierako pantailaren ondoren, ez du hizkuntzako aukeraketa pantaila kargatzen. Hau gerta daiteke txartel grafiko batzuekin eta sistema zaharrekin. Saiatu bereizmen bajuago bat erabiltzea, vgalo terminalean idatziz.

  • Hardwarea zaharra bada, Beharbada ez da posible instalazio grafikoa egitea. Aipaturiko kasuan, testu modu instalazio bat saia liteke. Aipaturiko modua burutzeko, ESC sakatu ezazu lehen ongietorri-pantailan zehar eta ENTER sakatuz egiazta ezazu. Pantaila beltza agertuko da "boot" hitzarekin. "text" idatz ezazu eta ENTER sakatu ezazu. Orain testu moduko instalazioarekin jarrai ezazu.

Instalatu Osagaiak

Sistemak instalazioan zehar izoztu egiten dela badirudi, hardware detekzioekin arazoa izan daiteke. Kasu honetan, hardwareko detekzio automatikoa desaktiba daiteke eta gero ezarri daiteke. Hau probatzeko, noauto idatz ezazu terminalean. Beharrezkoa bada aukera hau beste batzuekin konbina daiteke.

RAM arazoak

Hura behar izatea arraroa da, baina kasu batzuetan, hardwareak RAM-aren kantitate libreari buruz oker informa dezake. Hura eskuz zehazteko, mem=xxxM parametroa erabil dezake, xxx RAM-aren kantitate zuzena den, adibidez: mem=256M-ak RAM 256MB esan nahi izango lituzke.

Partizio dinamikoak

Zuk "oinarrizko" formatutik zure disko gogorra "dinamiko"-ra bihurtu bazenuen Microsoft Windows-en, Mageia disko honetan jartzea ezinezkoa izango dela jakin behar duzu. Oinarrizko diskora itzultzeko Microsoft-eko dokumentazioa ikus ezazu: http://msdn.microsoft.com/en-us/library/cc776315.aspx.