Inprimagailua instalatu eta konfiguratusystem-config-printerSarreraInprimaketa Mageia kudeatzen CUPS izeneko zerbitzaria du. Bere konfigurazio
interfaze propioa zein Internet nabigatzaile bidez sartu daiteke,
baina Mageiak bere tresna propioa eskaintzen du inprimagailuak instalatzeko
system-config-printer, besteak beste, Fedora, Mandriva, Ubuntu eta openSUSE
distribuzioekin partekatua.Instalazioarekin aurrera jarraitu aurretik, non-free biltegia gaitu behar
duzu, izan ere, gidari batzuk, agian, soilik eskuragarri daude modu honetan.Inprimagailuaren instalazioa Mageia Kontrol Guneko
Hardware atalean burutzen da. Aukeratu
Konfiguratu inprimaketa eta eskaneatza tresna Komando-lerrotik tresna hau abiaraz ditzakezu,
system-config-printer idatziz. Root pasahitza eskatuko
da..MCC bi paketeak instalatzea eskatuko du:
task-printing-servertask-printing-hp
Beharrezkoa da instalazio hau jarraitzeko onartzea. Gehienez 230MB
mendekotasun behar dira.Inprimagailu bat gehitzeko, aukeratu inprimagailua "Gehitu" botoia. Sistemak
eskuragarri dagoen edozein inprimagailu eta portuan detektatzen saiatuko
da. Pantaila kaptura portu paralelo baten konektatutako inprimagailu bat
erakutsiko dizu. Inprimagailu bat detektatzen bada, hala nola USB portu
inprimagailu gisa, lehenengo lerroan agertuko da. Leihoak halaber saiatuko
dira sare inprimagailu bat konfiguratzen.Automatikoki detektatu da inprimagailuaHau normalean USB inprimagailu aipatzen du. utilitate hauek inprimagailuaren
izena automatikoki aurkitzen, eta bistaratzen dute. Inprimagailu hautatu eta
ondoren sakatu "Hurrengoa". Inprimagailuari lotutako gidaria ezaguna bada,
automatikoki instalatu egingo da. Gidari bat baino gehiago badu edo gidaria
ez badu ezagutzen, leiho bat hautatzeko edo bat ematea eskatuko dizu,
hurrengo paragrafoan azaltzen den bezala. Jarraitu honekin Ez da detektatu inprimagailua automatikoki portu bat hautatzen duzunean, sistema driver zerrenda kargatu eta gidari bat
aukeratzeko leiho bat erakutsiko dizu. Aukera honako aukeretako baten bidez
egin daiteke.Datubasetik hautatu inprimagailuaEman PPD fitxategiabilatu kontrolatzaile bat deskargatzekoDatubasetik aukeratuz gero, leihoan inprimagailu fabrikatzaile bat iradokiko
da lehenengo, eta ondoren, gailu bat eta duen gidaria. Gidari bat baino
gehiago proposatu badu, gomendatzen den horietako bat hautatu, lehenago
arazo batzuk izan badituzu horrekin, kasu honetan, aukeratu ondo lan egiten
duena.Instalazio prozesu osoaGidari aukeraketa egin ondoren, leiho bat zenbait informazio eskatuko du
sistema inprimagailua ezagutzeko eta izendatzeko aukera. Lehenengo lerroan
gailuaren izen horren pean egongo da eskuragarri dauden inprimagailuen
zerrendan aplikazioetan. Instalatzaileak, ondoren iradokitzen du test orri
bat inprimatzea. Urrats honen ondoren, inprimagailua gehitu eta eskuragarri
agertzen da dauden inprimagailuen zerrendan.Sare imprimagailuaSareko inprimagailuak sarera zuzenean kable edo haririk gabe lotutako
inprimagailuak dira, inprimagailu zerbitzaria batera erantsita edo
inprimagailu zerbitzaria bezala balio duen lanpostura atxikita.Askotan, hobe da DHCP zerbitzaria konfiguratzea, IP helbide finko bat beti
erlazionatzeko inprimagailuaren MAC-helbide batekin. Jakina inprimagailua
duen IP helbidea inprimagailu zerbitzariaren berdina izan behar du ezarrita,
finko bat ez badauka.Inprimagailuaren Mac-helbidea emandako serie zenbaki bat da inprimagailura
edo inprimagailu zerbitzarira edo ordenagailura eransten da, inprimagailutik
inprimatutako konfigurazio-orri batetik lortu daiteke edo etiketa batean
inprimagailuan edo inprimagailu zerbitzarian idatzi ahal da. Partekatutako
zure inprimagailua Mageia-sistema bati erantsita badago,
ifconfig exekutatu egin dezakezu root
bezala hartan MAC-helbidea aurkitzeko. "HWaddr" Atzeko zenbaki eta letren
sekuentzia bat da.Zure sareko inprimagailua gehi ditzakezu sarearen bidez zure ordenagailuari
hitz egiteko erabiltzen duen protokoloa aukeratuz. Ez badakizu zein
protokolo aukeratu, probatu ditzakezu Sareko
inprimagailua - Aurkitu Sare InprimagailuaGailuen menu aukeran, eta inprimagailuaren IP helbidea
eman eskuineko koadroan, "host" esaten duenean.Tresnak inprimagailu edo inprimagailu zerbitzaria aitortzen badu, protokolo
bat eta ilara bat proposatuko du, baina beheko zerrendatik egokiago bat
aukeratu ahal izango duzu, edo ilaran izen egokia eman ez da zerrendan
agertzen bada.Begiratu ezazu inprimagailuarekin edo inprimatzekoan jasotako dokumentazioan
zer protokolo(k) sostengatzen du(t)en aurkitu eta ilara izen espezifiko
posibleak.Sare imprimagailu protokoloakOraingo teknika bat da Hewlett-Packard-ek garatutakoa eta JetDirect-a bezala
ezagun. Zuzenean Ethernet portu batean zehar sarera konektatutako
inprimagailu baterako sarbidea onartzen da. Inprimagailua sarean duen IP
helbidea jakin behar duzu. Teknika hau ADSL-router batzuen barruan
erabiltzen da USB-portu bat daukatela inprimagailua
konektatzeko. Horrelakoetan, IP helbidea router-arena da. Kontuan izan "HP
Gailu Kudeatzaile" tresnak dinamikoki konfiguratutako IP helbidea kudeatu
dezakeela, hp:/net/<name-of-printer> bezalako URI
bat. asu honetan, IP-helbide finkorik ez da behar izaten.Aukeratu aukera AppSocket/HP JetDirect protokoloa eta
zehaztu helbidea Host-ean:, ez aldatu Portu
zenbakia, aldatu behar dela ez badakizu . Protokoloaren
aukeraketa egin ondoren, gidariaren aukeraketa berdina da.Beste protokoloak honako hauek dira:Internet Inprimaketa Protokoloa (ipp): IPP-protokolotik
pasatuz TCP/IP-sare batean sartu ahal den inprimagailu bat, adibidez CUPS
erabiliz postu batekin konektatutako inprimagailu bat. ADSL router batzuek
protokolo hau ere erabili ahal dute.Internet Inprimaketa Protokoloa (https): ipp-ren
berdina, baina http garraio eta TLS babes protokoloa erabiliz. Portua
aukeratu behar dela. Berez, 631 portua erabiltzen du.Internet Inprimaketa Protokoloa (ipps): ipp-ren
berdina, baina TLS babes protokoloarekin.LPD/LPR host or Inprimagailua: TCP / IP sare batean sar
daitekeen LPD protokoloaren bidezko inprimagailu bat da, adibidez
inprimagailu bat postu batera konektatuta LPD erabiliz.Windows inprimagailua SAMBA bidez: Windows edo SMB
zerbitzaria eta partekatu exekutatzen duen postu baten konektatutako
inprimagailu bat.URI-a zuzenean ere gehitu ahal da. Adibide batzuk hemen gainean daude URI-a
nola sortzeko:Appsocketsocket://ip-address-or-hostname:port Internet Inprimaketa Protokoloa (IPP)ipp://ip-address-or-hostname:port-number/resourcehttp://ip-address-or-hostname:port-number/resourceLinea Inprimagailu Deabru (LPD) Protokoloalpd://username@ip-address-or-hostname/queueInformazio osagarria aurki daiteke CUPS
dokumentazioan.Gailuen PropietateakGailuen propietateetan sar zaitezke. Menuak CUPS zerbitzariko parametroetan
sartzeko aukera ematen du. Modu lehenetsian CUPS zerbitzari bat zure
sisteman abiarazten da, baina desberdin bat zehatz dezakezu
Zerbitzari | Konektatu...
menuan, zerbitzariaren beste parametro espezifiko batzuekiko sarrera ematen
duen afinatze leiho bat, jarraituz Zerbitzaria |
lehentasunak.KonponduGertatutako hutsei buruzko informazioren bat aurki dezakezu inprimatzean
zehar /var/log/cups/error_log ikuskatuzArazoak diagnostikatzeko tresna bat sarbidea Laguntza |
Arazoak konpondu menua erabiliz.BereziakPosiblea da inprimagailu espezifikoetarako gidari batzuk Mageia-n ez egotea
edo funtzionalak ez izatea. Horrelakoetan, begiratu ezazu openprinting web gunea
zure gailuarentzako gidari libre bat den egiaztatzeko. Bai bada, egiaztatu
paketea dagoeneko mageian badagoela eta kasu honetan eskuz
instalatu. Ondoren, instalazio-prozesua berregin ezazu inprimagailua
konfiguratzeko. asu guztietan, bugzilla-n edo foroan arazoa jakinarazi ezazu
eroso bazara tresna honekin eta modeloa eta gidari-informaziorik hornitzen
baduzu eta inprimagailuak lan egiten duen edo ez instalazioaren
ondoren. Hemen sorburu batzuk daude beste gidari eguneratu batzuk edo duela
gutxiko gailu gehiago aurkitzeko.Brother imprimagailuakOrri
hau Brother emandako gidarien zerrenda ematen du. Bilatu
gailuarentzako gidariak, rpm(ak) deskargatu eta instalatu.Brother gidaria instalatu beharko zenuke konfigurazio utilitatea exekutatu
aurretik.Hewlett-Packard imprimagailu eta All in one
gailuakGailu hauek hplib tresnak darabilte. Automatikoki instalatzen dira
inprimagailuaren detekzioa edo hautaketaren ondoren. este informazio batzuk
aurki dezakezu hemen. "HP
Gailu Kudeatzaile" tresna Sistema menuan aurki
dezakezu. Baita konfigurazioa
ikusi inprimagailua kudeatzeko.HP All in one gailua imprimagailu bezala instalatu behar da eta eskaner
ezaugarriak gero gehitu. Apuntatu ezazu batzuetan, Xsane-interfazeak filmak
edo diapositibak (irristatutako argiek ezin dute maneiatu) ez dutela
onartzen. Horrelakoetan, posiblea da, standalone modua erabiliz, eta irudia
memoria txartel edo sartutako USB-makila baten gordetzea. Gero, zure irudi
software gogokoena ireki ezazu eta zure irudia kargatu ezazu memoria
txarteletik zein /media karpetan agertzen dena.Samsung koloreko imprimagailuakZehazki Samsung eta Xerox koloredun inprimagailuentzat, QPDL protokolodun
gidariak eskaintzen ditu Web
gune honek.Epson imprimagailu eta eskanerrakEpson inprimagailuen Kontrolatzaileak eskuragarri daude
bilaketa orri honetan. Eskaner baterako, "iscan-data" paketea
instalatu behar duzu, eta gero "iscan" (orden honetan). Iscan-plugin paketea
ere eskuragarri egon daiteke, eta instalatzeko. Aukeratu
rpm paketeak arkitekturaren arabera. Posible da iscan paketea sane-rekiko gatazka bati buruzko abisu bat
sortzea. Erabiltzaileek jakinarazita daude ohartarazpen honi ez ikusia egin
dezaketela.Canon imprimagailuakCanon inprimagailuentzako, gomendagarria izan daiteke turboprint izeneko
tresna bat instalatzea hemen
eskuragarri.