Software Kudeaketa (Softwarea instalatu eta kendu)
rpmdrake
Rpmdrake-ra sarrera
Tresna hau
Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, rpmdrake root bezala idatziz.
, drakrpm bezala ezaguna,
paketeak instalatu, ezabatu eta eguneratzeko programa bat da. URPMI-ren
erabiltzaile interfaze grafiko bat da. Abiarazte bakoitzean, egiaztatuko
ditu ('baliabide' deituetakoak) zuzenean Mageia-ko zerbitzari
ofizialengandik jaitsitako lerroko paketeen zerrendak, eta aldi bakoitzean
erakutsiko dizkizu zure ordenagailuarentzako azken aplikazio eta
paketeak. Iragazki-sistema batek soilik pakete mota batzuk erakustea
baimentzen du: instalatutako paketeak erakutsi ditzake soilik (lehenetsita),
edo eguneaketa eskuragarriak soilik. Instalatu gabeko paketeak ere ikus
ditzakezu soilik. Paketeak izenagatik ere ikusi ditzakezu, edo
deskribapeneeko laburpenetan edo paketeen deskribapen osoetan edo paketeetan
barneratutako fitxategi-izenetan.
rpmdrake lan egin dezan biltegiak ezarri behar dira -rekin .
Instalazioan zehar, Konfiguratutako biltegia instalazioa erabilitako
hedabidea da, oro har, DVD edo CDa. hedabide hau mantentzen bada, rpmdrake
eskatuko du pakete bat instalatzeko aldi bakoitzean, pop-up leiho honekin:
Aurreko mezua amorrua ematen badizu
eta internetetik deskargatzeko muga gabeko konexio on bat baduzu, jakintsua
da hedabide hori kendu eta lerroko biltegiak jartzea horren ordez -ri esker.
Gainera, online biltegiak beti eguneratuta daude, pakete askoz gehiago
dauka, eta zure instalatutako paketeak eguneratzeko aukera ematen dute.
Pantailaren zati nagusia
Pakete mota iragazkia:
Iragazki honek aukera ematen du pakete mota batzuk baino ez
erakusteko. Kudeatzailea hasten duzun lehen aldian, aplikazio grafikoak
soilik erakusten ditu. Pakete guztiak eta bere mendekotasunen eta
liburutegiak guztiak edo pakete taldeak soilik, besteak beste, aplikazioak
soilik, eguneratzeak edo Mageia bertsio berriagoetara migraturiko paketeak
bistara ditzakezu.
Lehenetsitako iragazki ezarpena Linux edo Mageiako kide berrientzako da,
beharbada ez dute nahi komando lerroa edo tresna espezializatuak. Zuk
dokumentazio hau irakurtzen duzunez gero, jakina interesatua zaude zure
Mageiaren ezaguera hobetzean, beraz onena iragazki honetan "Guztiak"
ezartzea da .
Package egoera iragazkia:
Iragazki honek instalatutako paketeak, instalatu gabeko edo pakete guztiak,
bai instalatutako eta ez instalatutako paketeak soilik ikusteko aukera
ematen du.
Bilaketa modua:
Ikonoan klikatu paketeen izenak bilatzeko, haien laburpenen bidez, haien
deskribapen osoaren bidez edo paketean sartutako fitxategien bidez.
"Aurkitu" kutxa:
Sartu hemen hitz gako bat edo gehiago. Hitz gako bat baino gehiago erabili
nahi baduzu '|' erabili hitz gakoen artean, adibidez "mplayer" eta "xine"
bilatzeko denbora berean idatzi: 'mplayer | xine'.
Guztia ezabatu:
Ikur honek klik bakarrarekin "Bilatu" kutxan sartutako hitza guztiak ezaba
ditzake .
Kategorien zerrenda:
Alde honetako barra argi sailkatzen ditu aplikazio eta pakete guztiak
kategorietan eta azpi kategorietan.
Deskribapen panela:
Panel honek pakete izena, bere laburpena eta deskribapen osoa erakusten
ditu. Hautatutako paketeari buruzko elementu erabilgarri asko erakusten
du. Era berean, paketeari buruzko xehetasun zehatzak erakutsi dezake,
paketean sartutako fitxategiak baita mantentzaileak eginiko azken aldaketak.
Egoera zutabeak
Behin behar bezala iragazkiak konfiguratuta, zure software aurkitu ahal
izango duzu, bai mailaren arabera (6 arean batez ere) edo
izen/laburpen/deskribapenagatik 4. area erabiliz kontsulta betetzen duten
paketeetako zerrenda bat eta, ez ahaztu aukeratutako hedabidea egoera
desberdinetako markatzaileen arabera instalatuko/instalatu gabe/eguneraketa
bat egoera hau aldatzeko, soilik egiaztatu edo desmarkatu koadroa pakete
izenaren aurretik eta klikatu Aplikatu.
Ikonoa
Kondaira
Pakete hau jada instalatuta dago
Pakete hau instalatuko da
Pakete hau ezin da aldatu
Pakete hau eguneratuko da
Pakete hau desinstalatuko da
Goiko Screenshot adibideak:
DigiKam desmarkatu badut (gezi berdea esaten digu instalatuta dagoela),
egoera-ikonoa gorrira joango gorantzako gezi batekin eta desinstalatuko da
Aplikatu klikatzean.
Qdigidoc egiaztatzen badut (instalatuta ez dagoena, ikusi egoera), laranja
gezi bat behera egoera ikono batekin agertuko da eta instalatu egingo da
Aplikatu klikatzean.
Mendekotasunak
Pakete batzuk mendekotasun izeneko beste paketeak behar dute lan
egiteko. Adibidez liburutegiak edo tresnak. Kasu honetan, Rpmdrake
informazioaren leiho bat bistaratuko du, hautatutako mendekotasunak
onartzeko, operazioa ezeztatzeko edo informazio gehiago (ikusi goian)
lortzeko aukera ematen du. Beste batzuetan hainbat pakete behar diren
liburutegiak dituztela, kasu honetan rpmdrake alternatiben zerrenda
bistaratzen du informazio gehiago botoi batekin eta beste botoi batekin zein
pakete instalatuko den aukeratzeko.