OpenSSH deabru konfigurazioadrakwizard sshd
Tresna hauKomando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard sshd root bezala idatziz. SSH
daemon bat ezartzen lagun zaitzake.
Zer da SSH?
SSH (Secure SHell) konputagailu-sarearen bidez urruneko gailuei sarbide
izateko programa eta sare protokoloa da. Kontsola aginduen bidez
konputagailua erabat maneiatzea eta baldin eta X zerbitzaria baldin badugu X
ingurune grafikoa exekutatzea ahalbidetzen du. Beste lan estazioei
konektatzeaz aparte, SSH-k datuak modu seguruan kopiatzearen, RSAren bidez
gakoak kudeatzearen eta beste aplikazioren datuak kanal seguruaren
(tunelling) bitartez igortzearen gaitasunak ditu. (Wikipediatik)
Konfiguratu SSH daemon bat drakwizard sshd-rekin
Ongi etorri Open SSH morroira.
Aukeratu Konfigurazio Aukeren Mota
Aukeratu Aditua aukera guztiak edo
Hasiberria 3-7 pausoak saltatzeko, klikatu
Hurrengoa.
Aukera Orokorrak
Ikuspena eta root sarbide aukerak ezarri. 22 portua SSH
portu estandarra da.
Autentifikazio Metodoak
Erabiltzaileek erabil dezaketen autentifikazio metodo aukera baimentzea
konektatzen den bitartean, ondoren sakatu Hurrengoa.
Logeatze
Aukeratu erregistroentzako erraztasuna eta irteera maila, ondoren sakatu
Hurrengoa.
Sartze Aukerak
Konfiguratu Saio-hasiera bakoitzaren aukerak, ondoren sakatu
Hurrengoa.
Erabiltzaileen Sarrera Aukerak
Konfiguratu erabiltzaile sarrera ezarpenak, ondoren sakatu
Hurrengoa.
Konpresioa eta birbidaltzea
Konfiguratu X11 birbidaltzea eta konpresioa transferentzian zehar, ondoren
sakatu Hurrengoa.
Laburpena
Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu
Hurrengoa.
Amaitu
Bukatutakoan! Klik Amaitu.