Konfiguratu VPN Konexioa sareko sarbidea ziurtatzeko
drakvpn
Sarrera
Trena hau
Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakvpn root bezala idatziz.
urruneko sareko sarbidea
segurua konfiguratzeko aukera ematen du bertako lanpostua eta urruneko
sarearen artean tunel bat eratzen du. Hemen eztabaidatzen dugu lanpostuaren
aldeako konfigurazioa soilik. Urruneko sarea dagoeneko martxan daugoela
suposatuko dugu, eta konexio sare administratzaile .pcf konfigurazio
fitxategi bat bezalako informazioa duzula.
Konfigurazioa
Lehenik eta behin, hautatu Cisco VPN kontzentratzailea edo OpenVPN, zure
sare pribatu birtual erabiliko duen protokoloaren arabera .
Ondoren, eman zure konexioari izen bat.
Hurrengo pantailan, zure VPN konexio-xehetasunak eskaintzen dira.
Cisco VPN-rentzat
OpenVPN-arentzat. OpenVPN paketea eta horren dependentziak instalatuko dira
tresna erabiliko da lehen aldian.
Aukeratu sareare administratzailetik
jaso dituzun fitxategiak.
Aurreratutako parametroak:
Hurrengo pantailan pasagune IP-helbidea eskatzen da.
Parametroak ezartzen direnean, VPN konexioa hasteko aukera duzu.
Sare konexio batekin VPN konexio hau automatikoki hastea ezarri
daiteke. Horretarako, birkonfiguratu sareko konexioa beti VPN honetara
konektatzeko.