Soinu Konfiguraketa draksound Tresna hauKomando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draksound root bezala idatziz. Mageia Kontrol Gunean presente dagoen fitxa Hardware azpian dago. Draksound soinu ezarpenetaz arduratzen da, PulseAudio aukerak eta arazoak kudeatzeko. Soinu-txartela aldatzen baduzu edo soinu arazorik baduzu lagunduko zaitu. PulseAudio soinu zerbitzaria da. Sarrera soinu guztiak jasotzen ditu, erabiltzailearen hobespenen arabera nahasten ditu eta ondoriozko soinua bidaltzen du irteerara. Ikusi menua -> Soinua eta bideoa -> PulseAudio bolumen kontrola hobespenen horiek ezartzeko. PulseAudio lehenetsitako soinu zerbitzaria da eta gomendaturik dago gaituta egotea. Glitch-Free PulseAudio hobetzen du programa batzuekin. Era berean gaituta uztea gomendatzen da. Arazoak konpontzeko botoia ,laguntza eman dezake dituzun arazoak konpontzeko. Hau erabilgarria dela aurkituko duzu erkidegoari laguntza eskatu aurretik. Botoi Aurreratuak leiho berria erakusten du begi bistako botoiarekin.