Soinu Konfiguraketa
draksound
Tresna hauKomando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draksound root bezala idatziz. Mageia Kontrol Gunean
presente dagoen fitxa Hardware azpian dago.
Draksound soinu ezarpenetaz arduratzen da, PulseAudio aukerak eta arazoak
kudeatzeko. Soinu-txartela aldatzen baduzu edo soinu arazorik baduzu
lagunduko zaitu.
PulseAudio soinu zerbitzaria da. Sarrera soinu guztiak
jasotzen ditu, erabiltzailearen hobespenen arabera nahasten ditu eta
ondoriozko soinua bidaltzen du irteerara. Ikusi menua -> Soinua
eta bideoa -> PulseAudio bolumen kontrola hobespenen horiek
ezartzeko.
PulseAudio lehenetsitako soinu zerbitzaria da eta gomendaturik dago gaituta
egotea.
Glitch-Free PulseAudio hobetzen du programa
batzuekin. Era berean gaituta uztea gomendatzen da.
Arazoak konpontzeko botoia ,laguntza eman dezake
dituzun arazoak konpontzeko. Hau erabilgarria dela aurkituko duzu
erkidegoari laguntza eskatu aurretik.
Botoi Aurreratuak leiho berria erakusten du begi
bistako botoiarekin.