Soinu Konfiguraketa
draksound
Tresna hau
Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draksound root bezala idatziz.
Mageia Kontrol Gunean
presente dagoen fitxa Hardware azpian dago.
Draksound Soinu konfigurazioa jorratzen du, gidariaren aukera, PulseAudio
aukerak eta arazoak barne. Soinu arazoak izan ezkero edo soinu-txartela
aldatzen baduzu.
Gidari deitutako zerrenda destolesgarria ordenagailuko
soinu-txartelarekin bat datozen eskuragarri guztietako kontrolatzaile bat
aukeratzea baimentzen dizu.
Gehienetan, posible da gidari bat aukeratzea OSS edo ALSA API erabiliz. OSS
zaharrena eta oso oinarrizkoa da, ALSA aukeratu ahal denean gomendatzen da
bere hobekuntzengatik.
PulseAudio soinu zerbitzaria da. Sarrera soinu guztiak
jasotzen ditu, erabiltzailearen hobespenen arabera nahasten ditu eta
ondoriozko soinua bidaltzen du irteerara. Ikusi menua -> Soinua
eta bideoa -> PulseAudio bolumen kontrola hobespenen horiek
ezartzeko.
PulseAudio lehenetsitako soinu zerbitzaria da eta gomendaturik dago gaituta
egotea.
Glitch-Free PulseAudio hobetzen du programa
batzuekin. Era berean gaituta uztea gomendatzen da.
Aurreratua botoia bistaratzen ditu bi edo hiru botoi
leiho berri baten:
Lehenengo botoia guztia aukeratzeko askatasuna ematen du. Zertan ari zaren
jakin behar duzu. Botoi hau ez da erabilgarri egongo sistema gailuaren
gidari bat aurkitzen duenean.
Bigarrena, argi geratzen da, eta azkena, laguntza eman dezake dituzun
arazoak konpontzeko. Hau erabilgarria dela aurkituko duzu erkidegoari
laguntza eskatu aurretik.