Partekatu Internet lotura bertako beste makina batzuekin
drakgw
Printzipioak
Hau erabilgarria da zuk,
Interneterako (2) Sarbidea duen eta sare lokalera (1) ere konektatuta
dagoen, konputagailua (3) duzunean. Zuk pasabide bezala konputagailua (3)
erabil dezakezu beste lan-estazio batzuetarako (5) eta (6) sarbidea emateko
sare lokalean (1). Hartarako, pasabideak bi interfaze izan behar ditu;
lehenak Ethernet txartel bat bezala egon behar du sare lokalean, eta
Internetera (2) konektatuta bigarrena (4).
Lehen urratsa sarea eta Interneteko sarbidea ezarrita dagoela egiaztatzea,
-en dokumentatuta dagoen bezala.
Pasagune morroia
Morroiak bertan azaltzen diren ondoz
ondoko urratsak eskaintzen ditu:
Morroiak ez ditu gutxienez bi interfazeak antzematen, honi buruz
ohartarazten da eta sarean gelditzea eta hardwarea ezartzea eskatzen da.
Internet konexiorako erabiltzen den interfazea zehaztu. Morroia automatikoki
iradokitzen du interfaze bat, baina proposatzen duena zuzena den egiaztatu
beharko duzu.
zehaztu zein LAN sare interfazea sarbidea erabiltzen den. Morroiak bat
proposatzen du, begiratu hori zuzena den.
Morroiak Lan sareko parametroak porposatzen ditu, hala nola, IP helbidea,
maskara eta domeinu izena. Egiaztatu parametro horiek oraingo
konfigurazioekin bateragarriak direla. Gomendagarria da zuk balio horiek
onartzea.
ordenagailua DNS zerbitzari gisa erabili behar den zehaztu. Baietz bada,
morroiak egiaztatuko du bind
instalatuko dela. Bestela, DNS
zerbitzari baten helbidea zehaztu behar duzu.
ordenagailua DHCP zerbitzari gisa erabiliko den zehaztu. Baietz bada,
morroiak egiaztatuko du dhcp-zerbitzaria
instalatuta eta DHCP
eremuko hasiera eta amaiera helbideekin ezartzea eskaintzen da.
ordenagailua proxy zerbitzari gisa erabiliko den zehaztu. Baietz bada,
morroiak egiaztatuko du squid
instalatuta dagoela eta hura
ezartzea eskiniko zaizu, administratzaileak (admin@mydomain.com)
helbidearekin, proxy izena (myfirewall@mydomaincom) du, portua (3128) eta
cache tamaina (100 Mb).
Azken urratsa pasagunea makina inprimagailuak eta partekatzeko konektatuta
dagoela ikusteko aukera ematen du.
Ohartarazi egingo zaizu suebakia aktibo dagoela jakiteko.
Bezeroa konfiguratu
DHCP-arekin pasabidea itxuratu baduzu, soilik beharrezkoa da
sare-konfigurazio tresnan helbidea era automatikoan lortzen dela zehaztea
(DHCP-aren bitartez). sarera konektatzen denean lortzen dira
Parametroak. Metodo hau baliozkoa da bezeroak erabilitako sistema eragilea
edozein dela ere.
Sare-parametroak eskuz zehaztu behar badituzu, pasabidea zehaztu behar du,
bereziki, pasabide bezala jokatzen duen makinaren IP helbidea sarrertzearen
bitartez.
Gelditu konexioa partekatzea
Mageia ordenagailuko konexioa partekatzea gelditu nahi baduzu, abiarazi
tresna. Konexioa ezartzeko edo partekatzea gelditzeko aukera emango dizu.