Ezarri zure suhesi pertsonala
drakfirewall
Tresna hau
Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakfirewall root bezala idatziz.
Mageia Kontrol Guneko
Segurtasun fitxan dago etiketaturik "Konfiguratu suebaki
pertsonala". Lehenengo fitxako "Konfiguratu segurtasun-sistema, baimenak eta
auditoria" tresna bera da.
Oinarrizko suebaki bat instalatzen da modu lehenetsian
Mageia-rekin. Kanpoaldetiko konexio guztiak oztopatzen ditu ez badaude
baimenduta. Goiko lehen pantailan, zerbitzuak hauta ditzakezu zeinetarako
kanpoko konexio-ahaleginak onartuko diren. Zure segurtasunerako, desmarkatu
lehen kutxa - Guztia (suebaki gabe) - suebakia desgaitu
nahi ez baduzu behintzat, eta soilik beharrezko zerbitzuak egiaztatzeko.
Posible da, portu-zenbakiak eskuz sartzea irekitzeko. Sakatu
Aurreratua eta leiho berri bat irekiko
da. Beste portuak eremuan, sartu behar diren portuak
honako adibideak jarraituz :
80/tcp : ireki 80 portua tcp protokoloan
24000:24010/udp : ireki 24000 portutik 24010 portura udp protokoloan
Zerrendatutako portuak espazio baten bidez bereizi behar dira.
Suebaki erregistro mezuak sistemaren erregistroaren
laukia aktibatuta badago, suebakiaren mezuak sistemaren erregistroetan
gordeko dira
Ez baduzu barne zerbitzu espezifikorik (web edo posta zerbitzaria, fitxategi
partekatzea...) erabat posiblea da ezer ez markatuta izatea, gomendatzen
dute, ez dizu eragozten Internetera konektatzea.
Hurrengo pantaila Suebaki aukera Interaktiboekin banatzen da. Ezaugarri
hauek konexio-saioez zuri ohartaraztea baimentzen dutela espero dute
gutxienez lehen lauki Suebaki Interaktiboa Erabili
markaturik badago. Bigarren laukia marka ezazu portuak eskaneatu
egiten badira (nonbait faila bat aurkitzeko eta zure makinan sartzeko asmoz)
abisatzeko. Hirugarreneko lauki bakoitzak hemendik aurrera lehen bi
pantailetan ireki zenituen portuena da; beheko pantailan, bi gutunontzi
daude: SSH zerbitzaria eta 80:150/tcp. Portu horietan konexioa saiatzen den
bakoitzean abisatzeko egiazta itzazu.
Ohartarazpen hauek alerta popups sare applet bitartez eman dira.
Azken pantailan, aukeratu zein sare interfazeak Internetera konektatzen
diren eta babestu egin itzazu. Ados botoian klikatu eta gero, beharrezko
paketeak jaitsi egingo dira.
Ez badakizu zer aukeratu, MCC-en Sare & Internet fitxa, Ezarri sare
interfaze berri bat ikonoan begirada bat bota.