3D Mahaigain Efektuak
drak3d
Sarrera
Tresna honek
Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drak3d root bezala idatziz.
aukera ematen dizu zure
sistema eragilearen 3D mahaigain efektuak kudeatzeko aukera. Hauek
lehenespenez desgaituta aurkitzen dira.
Pizten
Tresna hau erabili ahal izateko glxinfo paketea instalatuta izan behar
duzu. Paketea instalatuta ez badago, instalatzea eskatuko zaizu drak3d hasi
aurretik.
Drak3d hasi aurretik menu bat agertuko da. Bertatik aukeratu ahal izango
duzu Ez dago 3D efekturik edo Compiz
Fusion. Compiz Fusion leiho konposaketa
administratzaile/kudeatzaile baten parte da, zein hardware-azeleratuta
efektu bereziak barneratzen dituen mahaigainerako. Compiz Fusion aukeratu
ezazu hura pizteko.
Programa hau mageia garbi bat instalatu ondoren lehen aldiz erabili baduzu,
ohar-mezu bat jasoko duzu ze pakete instalatu behar den Compiz Fusion
erabiltzeko adieraziz. Klikatu Ados botoia
jarraitzeko.
Beharrezko paketeak instalatu ondoren, Compiz Fusion drak3d menuan
hautatutako agertzen dela ikusiko duzu. Aldaketak eragina izateko saioa
amaitu eta berriro saioa hasi beharko duzu.
Saioa berriro hasi ondoren, Compiz Fusion aktibatuta egongo da. Compiz
Fusion ezartzeko ikusi CCSM Laguntza orrialdea (Compiz Konfigurazio Ezarpen
kudeatzailea).
Arazoak konpontzea
Ezin da ikusi Mahaigaina saioa hasi ondoren
Compiz Fusion ahalbidetu ondoren ezin baduzu ikusi mahaigaina berriz
hasten, berrabiarazi ordenagailua saio hasiera pantailara itzultzeko. Han
Mahaigain ikonoaren gainean klik egin eta aukeratu drak3d.
Berriro saioa hasterakoan, berriro, zure kontua administratzaile eskubideak
badauzka, eskatuko zaizu zure pasahitza berriro sartzea. Bestela, erabili
administratzaile-kontu bat arazoa eragindako edozein aldaketa desegiteko.