Partekatu zure disko zurrunaren partizioak
diskdrake --fileshare
Tresna sinple hauKomando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, diskdrake --fileshare root bezala idatziz. administratzaileari
baimentzen dio, windows edo Linux sitema eragileak erbiltzen duten sare
lokal bereko beste erabiltzaile batzuekiko bere /home-ko azpidirektorioen
zatiak partekatzea.
Mageia Kontrol Gunean aurkitzen da, Tokiko Disko fitxan, "Partekatu zure
disko gogorrean partizioak" etiketaz.
Lehenik eta behin, erantzun honako galdera hauei: "Erabiltzaileei
haien direktorio batzuk partekatzea baimendu nahi duzu?", Egin
klik Ez partekatzea erantzuna ezezkoa bada
erabiltzaile guztientzat, sakatatu Erabiltzaile guztiak
baimendu erabiltzaile guztiak baimentzeko, edo egin klik
Pertsonalizatu erantzuna batzuentzat ezezkoa eta
beste batzuentzat baiezkoa bada. Azken kasu horretan, haien direktorioak
partekatzea baimenduta duten erabiltzaileak sistemak autmatikoki sortuko
duen Fileshare taldeko kide izan berha dira, Geroago galdetuko zaizu honi
buruz.
Sakatu Ados, eta bigarren leiho bat agertuko da
NFS-ren eta SMB-ren artean
aukeratu dezazun eskatuko dizuna. NFSmarkatu ezazu
Linux sareko sistema eragile bakarra bada, edo
SMBsareak Linux eta Windows konputagailuak
baditu. Ondoren klikatu OK. Eskatutako paketeak
berehala instalatuko dira, beharrezkoa izango balitz.
Konfigurazioa osatu da, pertsonalizatua aukera aukeratu ezean. Kasu honetan,
leiho bat Userdrake irekitzeko eskatzen dizu. Tresna honek aukera ematen
dizu beren guneak partekatzeko baimendutako erabiltzaileei Fileshare taldera
gehitzea. Erabiltzaile fitxan, sakatu Fileshare taldera gehitu beharreko
erabiltzaileak, eta gero Editatu, Taldeen
fitxan. Taldea markatu eta sakatu Ados. Userdrake
buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi orri
hau.
Fileshare taldera erabiltzaile berri bat gehitzean, Sarean deskonektatu eta
berriro konektatu behar duzu aldaketak egin ahal izateko kontuan.
Hemendik aurrera fileshare taldeko erabiltzaile bakoitzak bere/bere
fitxategi-kudeatzailean hautatu ahal izango du direktorio partekatzea, baina
fitxategi-kudeatzaile guztiek ez dute zerbitzu hau.