Ezarri zerbitzari grafikoa
XFdrake
Tresna hau Mageia Kontrol Gunean Software
kudeaketa
Komando-lerrotik tresna hau abiarazi dezakezu, XFdrake
erabiltzaile normal edo drakx11 root bezala
idatziz. Kontuz letra maiuskulekin.
fitxa-pean
aurkezten da.
Botoiak baimentzen dizu grafiko konfigurazioa aldatzea.
Txartel Grafikoa:
Unean detektatutako txartel grafikoa erakusten da eta bat datorren
konfiguratutako zerbitzaria. Egin klik botoi honetan zerbitzaria aldatzeko,
esate baterako jabetza-gidari batera.
Saltzailearen babespean dauden zerbitzariak ordenatuko
dira orden alfabetikoz, fabrikatzaileak, ondoren, eta gainera modeloaren
arabera orden alfabetikoan ere. Gidari libreak orden alfabetikoan
Xorg pean antolatzen dira.
Arazoen kasuan, Xorg - Vesa txartelak grafiko
gehienekin lan egiten du eta denbora ematen dizu gidari zuzena aurkitu eta
instalatzeko zure Mahaigain Ingurunean.
Oraindik Vesa ez badu funtzionatzen, aukeratu
Xorg - fbdev,
Mageiaren instalazioan zehar erabiltzen dena, baina ez du onartzen bereizmen
edo freskatze tasa aldatu ahal izatea.
Zure aukera gidari libre batentzat egingo bazenu, zuri jabetza-gidari bat
erabili dezakezula ordez ezaugarri gehiagorekin (adibidez 3D efektuak)
galdetuko dizute.
Monitore:
Aurreko era berean, unean detektatutako pantaila erakusten da eta botoia
sakatu dezakezu beste batera aldatzeko. Nahi den pantaila ez badago
Saltzaileen zerrendan, aukeratu
Generiko zerrendan ezaugarri berdinak dituen pantaila
bat.
Bereizmen:
Botoi honek bereizmena (pixel-kopurua) eta kolore sakonera (kolore kopurua)
aukera gaitzen du. Pantaila hau erakusten du:
Pantaila erdiko irudia aukeratutako
konfigurazioen aurretiko ikuspegi bat ematen digu.
Lehenengo botoia uneko bereizmen erakusten du, egin klik beste batera
aldatzeko. Zerrendak txartel grafiko eta pantailarenganako aukera posible
guztiak dauzka, posible da Beste gainean klik egitez
beste bereizmen batzuk ezartzeko, baina gogoan izan, zure pantaila kaltetu
dezakezula edo doikuntza deserosoa aukeratzea.
Bigarren botoia erakusten du uneko kolore sakonera, klik hau aldatzeko beste
bat da.
Aukeratutako bereizmenaren arabera, saioa amaitu eta berrabiaraztea
beharrezkoa izan daiteke ezarpenak eragina izan dezan ingurune grafikoan.
Probatu:
Konfigurazioa egin ondoren, ados klik egin baino lehen proba bat egiteko
gomendatzen da, orain ezarpenak aldatzea errazagoa delako ingurune grafikoa
funtzionatuko ez balu.
Ingurune grafikoak ez badu funtzionatzen, Alt+Ctrl+F2 teklea ezazu
testu-ingurunea irekitzeko, root erabiltzaile bezala konektatzeko eta
XFdrake idatzi XFdrake-ko testu bertsioa erabiltzeko (estalkiekin).
Probak huts egiten badu, besterik gabe, amaitu arte itxaron, lan egiten
badu, baina ez duzu aldatu nahi, azken finean, sakatu
Ez, dena zuzena bada, sakatu Ados.
Aukerak:
Aukera orokorrak: bada Desgaitu
Ctrl-Alt-Atzera markatuta dagoenean, ezin izango da posible X
zerbitzaria berrabiaraztea Ctrl+Alt+Atzera teklak erabiliz.
Txartel grafikoen aukerak: Baimendu egiten dizu hiru
berezitasun txartel grafikoaren arabera gaitzeko edo desgaitzeko aukera.
Abioko GUI-an: Gehienetan, abiaraztean (Xorg)
GUI-a automatikoki hasi abio aldaketa modu grafikorako egiteko
egiaztatzen da, zerbitzari batentzat desgaitu daiteke..
Irten botoia sakatu ondoren, sistema, baieztatzeko
eskatuko dizu. Oraindik denbora dago guztia bertan behera uzteko eta aurreko
ezarpenak gordetzeko edo onartzeko. Kasu honetan, deskonektatu eta berriz
konektatu konfigurazio berria aktibatzeko.