Desinstalatu Hedabidea
Jarraibideak
Mageia-k zu ez konbentzitu bazintuen edo ezin baduzu zuzen instalatu,
laburbilduz hartaz libratzea desiratzen baduzu. Hori zure eskubidea da eta
Mageia-k desinstalatzearen posibilitatea ematen du. Hori ez da egia sistema
eragile guztientzako.
Datuen babeskopiaren ondoren, berrabiatu zure mageia DVDan eta hautatu
Salbamenduko sistema, ondoren Berreskuratu Windows-en abio
kargatzailea. Hurrengo abioan, Windows izango duzu soilik sistema eragilea
aukeratzeko menurik gabe.
Windows-etik Mageiak erabilitako partizioen lekua berreskuratzeko, klikatu
Hasi -> Kontrol Panela -> Tresna Administratiboak -> Ordenagailuen
Kudeaketa -> Disko Administrazioa
partizio kudeaketan sartzeko. Zuk
Mageiaren partizioak ezagutuko dituzu Ezezagun bezala
etiketatuta daudelako, eta tamaina eta diskoko lekuagatik. Klikatu Eskuinez
partizioa hauetako baten gainean eta Ezabatu aukera
ezazu. Espazioa askatuko da.
XP baduzu, (FAT32 edo NTFS) partizio berri bat sor eta formateatu
dezakezu. Partizioak letra bat jasoko du.
Vista edo 7 baduzu, aukera bat edo gehiago duzu, tarte libreko ezkerrean
dagoen partizioa luzatu ahal izango duzu. Partizioentzako beste tresna
batzuk daude erabil daitezkenak, hala nola, GParted, bai Windows eta
Linux-entzat eskuragarri. Beti bezala, partizioak aldatzerakoan, kontu
haundiz ibili eta ziurtatu gauza garrantzitzuak babestuta daudela.