Aukeratu erabiltzeko hizkuntza bat
Zure hizkuntza gogokoena aukeratu zure kontinenteko zerrenda
luzatzen. Mageia aukeraketa hori erabiliko da
instalazioan zehar eta instalatutako sisteman.
Zuretzat edo beste erabiltzaile batzuentzat hainbat hizkuntza instalaturik
behar izanez gero Hizkuntza anitzeko botoia erabili
orain gehitzeko. Instalakuntza amaitutakoan hizkuntzak gehitzea zailagoa
izan daiteke.
Hizkuntza bat baino gehiago aukeratzen bada ere, lehen pantailan nahiago
izandako zure hizkuntza lehena aukeratu behar duzu. Gainera, hainbat
hizkuntzatako aukera pantailan markatuta egongo da.
Zure teklatu hizkuntza ez da zure gogoko hizkuntzaren berdina, orduan,
komeni da, zure teklatuaren hizkuntza instalatzea.
Mageia UTF-8 euskarri (Unicode) lehenetsia darabil. "hainbat hizkuntza"
pantailan ezgaitu daiteke zure hizkuntzarekin funtzionatzen ez duela baldin
badakizu. Ezgaitzen baduzu, ez da eskuragarri egongo instalatutako inongo
hizkuntzatarako.
Zure sistemako hizkuntza alda dezakezu Mageia Kontrol Gunean instalazioa
egin ondoren --> Sistema --> kudeatu zure sistemaren kokalekua.