TeklatuaDrakX zure hizkuntzarako teklatu egokia hautatuko du. Teklatu bateragarria
ez bada aurkitzen, Amerikar teklatua aukeratuko da.Ziurtatu aukeraketa zuzena edo hautatu beste teklatu diseinu bat. Ez
badakizu zein den zure teklatuaren diseinu zuzena, zure sistemarekin batera
datozen zehaztapenak begiratu edo zure saltokian galdetu. Bada, beharbada,
zure teklatua identifikatzen duen etiketa bat izango du. Hemen ere begiratu
dezakezu: es.wikipedia.org/wiki/DistribuciĆ³n_del_tecladoZure teklatua zerrendan ez badago, sakatu Gehiago
zerrenda bat bistaratzeko, eta ondoren hautatu zure teklatua.Gehiago Leihotik teklatu bat hautatu ondoren,
instalatzailea lehenengo teklatu hautapen leihora itzuliko da, eta
zerrendatik teklatu bat aukeratu duzula irudituko da. Anomalia hau alde
batera utzi dezakezu, eta instalazioarekin jarraitu, zure teklatua zerrenda
osotik aukeratutakoa da.Ez-Latin karakteretan oinarritutako teklatua hautatzen baduzu, pantaila
gehigarri bat agertuko da eskatuz nola nahiago duzu Latin eta Latin ez diren
xedapen artean aldatzeko.