Instalatu edo Berritu
Instalatu
Aukera hau erabili ezazu Mageia instalazio fresko
baterako.
Berritu
Mageia bertsio bat edo gehiago instalaturik
baduzu zure siteman, instalatzaileak haietako bat azken bertiora eguneratzea
utziko dizu.
Gaurkotzearen testatzea soilik egin da oraindik instalatzailearen bertsio
hau bota zenean jasanda zegoen Mageia-ko aurreko
bertsiotik. Mageia-ko euskarri-amaierara jada heldu den bertsioa eguneratu
nahi baduzu, zure /home partizioa babestuz instalazio
garbia egitea hobea da.
Instalazioan zehar instalazioa gelditzea erabakitzen baduzu, berrastea
posiblea da, baina bi aldiz pentsa ezazu. Behin partizio bat formateatu
denez gero edo behin eguneratzeak jartzen hasi direnean, zure ordenagailua
ez da egoera berean izango eta berrabiarazteak sistema erabilezinarekin utz
dezake. Hala ere, berrastea erabakitzen baduzu, terminalera sar zaitez
Alt Ctrl F2 aldi berean sakatuz. Gero, Alt
Ctrl Delete saka ezazu aldi berean berrasteko.
Zuk konturatu bazara hizkuntza gehigarri bat aukeratzea ahaztu duzula,
"Instalatu edo Eguneratu" pantailatik itzuli zaitezke hizkuntza aukeretara
Ctrl Alt Hasi sakatuz. Ez egin hau
instalazioan zehar.