Hainbat parametroen laburpena
DrakX adimentasunez hautatzen ditu ezarpenak zure sistemaren detektatutako
hardwarearen arabera. Ezarpenak egiaztatu ahal izango dituzu hemen eta
Ezarri sakatu aldatu nahi baduzu.
Sistema parametroak
Denbora-Eremua
DrakX ordu eremua hautatutako hizkuntzaren arabera aukeratzen du. Aldatu
nahi baduzu, behar izanez gero, Ikusi ere
Herrialde/Eskualde
Aukeratutako herrian ez bazaude, zuk hura zuzentzea garrantzitsua da. Ikus
Abio kargatzailea
DrakX aukera onak egin ditu abio kargatzailearen ezarpenekin.
Ezer ez aldatu, Grub edo/ta Lilo konfiguratzeaz jakin ezean
Informazio gehiagorako, ikus
Erabiltzaile kudeaketa
Erabiltzaile extrak hemen gehi dezakezu. Bakoitzak bere
/home direktorioa izango du.
Zerbitzuak:
Sistema Zerbitzuak atzeko aldean abian dauden programa txikiak aipatzeko
(deabru) bezala ezagutzen da. Tresna honek horietako batzuk gaitu edo
desgaitzeko aukera ematen dizu.
Arretaz pentsatu behar duzu hemen ezer aldatu aurretik, hutsegite batek
ordenagailuak gaizki funtzionatzea eragin dezake.
For more information, see
Hardware parametroak
Teklatua:
Hemen da non teklatuaren antolamendua ezarri edo aldatu ditzakezun zure
kokapen, hizkuntza edo teklatu motaren arabera.
Sagua:
Hemen gehitu edo konfiguratu dezakezu beste gailu batzuk, tabletak,
trackballs, etab
Soinu txartela:
Instalatzaileak gidari lehenetsia erabiltzen du, baldin badago. Gidari bat
baino gehiago dagoenean agertzen da beste bat aukeratzeko aukera soilik,
baina bat ere ez dator lehenetsita.
Interfaze grafikoa:
Atal honen bitartez, zure txartel grafikoa(k) eta pantaila konfigura
dezakezu.
Informazio gehiagorako, ikus .
Sare eta Internet parametroak
Sarea:
Zure sarea hemen ezarri ditzakezu, baina gidari libre gabeko txartelentzat
(nonfree), berrabiarazi ostean egite hobea da, Mageiaren
Kontrol Gunean, non-free biltegiak gaituta eduki ondoren.
Sare txartel bat gehitzen duzunean, ez ahaztu zure suebakia interfazena
ezartzen, ikusteko ere.
Proxiak:
Proxy-zerbitzari batek zure ordenagailuaren eta Interneten arteko
bitartekari bat bezala jokatzen du. Sail honek proxy-zerbitzua zure
ordenagailuak erabiltzeko ezarpenak jartzeko baimentzen dizu.
Zure sistema administratzaileari kontsultatu beharko diozu eskuratzeko hemen
sartu beharreko parametroak
Segurtasuna
Segurtasun Maila:
Hemen ezarri daiteke zure ordenagailurako desiratzen duzun segurtasun maila,
gehienetan, lehenetsitako ezarpena (Estandarra) egokitzen du erabilera
orokorrerako.
Begiratu zure erabilerara hoberen egokitzen den aukera.
Suebakia:
Suebaki baten asmoa, zure artxibo garrantzitsuen eta Internetetik dabiltzan
asmo txarreko jende ugariren, lapurtzen saia daitezkeen edo zure artxiboak
arriskuan jarri dezaketenen artean hesi bat jartzea da.
Aukera itzazu zure sisteman sartu nahi dituzun zerbitzuak. Zure aukeraketa
zure ordenagailuan egiten duzun erabileraren mende egongo da.
Kontuan izan dena ahalbidetzea (suebaki gabe) oso arriskutsua izan
daitekeela.