DrakX, Mageia InstalatzileaGNU-Linux-eko erabiltzaile berri edo aurreratu bat bazara, Mageia-ren
instalatzailea diseinatuta dago zure instalazioa edo eguneratzea posible
bezain erraz egiten laguntzeko.Hasierako menuak hainbat aukera ditu, baina aukera lehenetsia instalatzailea
da, normalean, behar duzun guztia dela.Lehenengo pantaila honetan, posible da lehentasun pertsonal batzuk ezartzea:Hizkuntzan (instalazioa egiteko bakarrik, desberdinak izan daitezke,
aukeratutako sistemaren hizkuntzaz) F2 sakatuErabili geziak hizkuntza aukeratzeko eta sakatu Sartu.Hemen adibide bat dago, CD/DVD Live mota erabiltzean agertutako Frantsesezko
ongietorri pantaila. Nabaritu aipaturiko CD/DVDaren menuak ez duela
proposatzen: Berreskuratze Sistema,
Memoriaren Frogapena ezta Hardwarea
antzemateko tresnarik ere.Aldatu pantailaren bereizmena F3 tekla sakatuz.Gehitu kernel aukera batzuk F6 sakatuz.Instalazioak huts egiten badu, orduan berriro beste aukera osagarri
batzuekin saiatzea beharrezkoa izan daiteke. F6 sakatzen duzunean agertzen
den menuak lerro Abio aukarak berri bat erakusten du
eta lau aukera proposatzen ditu:- Berez, ez du lehenetsitako aukeretan ezer aldatzen.- Ezarpenak Seguruak, lehentasuna ematen da aukera seguruei prozeduraren
kalterako.- ACPI-rik gabe (Advanced Configuration and Power Interface),
energia-administrazioa ez da kontuan hartzen.- APIC-a Lokalik (Local Advanced Programmable Interrupt Controller) gabe,
CPU-aren etenez dihardu. Aukera hau aukeratu ezazu eskatzen bazaizu.Sarrera horietako bat hautatzean, Abio aukera lerroan
erakutsitako jatorrizko aukerak aldatzen dira.Maegia bertsio batzuetan, hautatutako F6 gakoarekin hautatutako aukerak ez
direla Abio aukerak lerroan agertzen gerta
daiteke. Hala ere, kontuan izango dira.Gehitu kernel funtsezko aukerak baino gehiago F1 sakatuzF1 Sakatuz aukera berrien leihoa irekitzen da. Bat aukera ezazu
gezi-teklekin eta ENTER-a saka ezazu xehetasun gehiago izateko edo Esc tekla
saka ezazu ongietorri-pantailara itzultzeko.Aukeren pantailaren ikuspegi zehatza. Sakatu Esc edo hautatu
Abioko aukeretara Itzultzea aukeren zerrendara
itzultzeko. Aukera hauek eskuz gehitu daitezke Abioko
Aukera lerroan.Laguntzak F2 teklaz aukeratutako hizkuntza emaitza du.Hona hemen hasierako pantaila kable sare instalazioan oinarritzen CD bat
erabiltzen denean (Boot.iso edo Boot-Nonfree.iso imajinak)Ezin duzu hizkuntza aldatu, aukerak pantailan azaltzen dira. Haridun Sarean
oinarritutako instalazio CDa nola erabiltzeari buruzko informazio gehiago
lortzeko, bisitatu Mageiaren
Wiki-aTeklatuaren diseinua amerikarra da.Instalazio urratsakInstalazio prozesuko hainbat urrats pantailaren alboko panelean jarraitu
daitezke.Urrats bakoitzak pantailetan bat edo gehiago ditu aukera osagarrietarako
botoiak Aurreratua izan dezakeena, normalean gutxi
erabiltzen dira .Pantailak gehienek Laguntza botoiak dituzte, zienek
pausuei buruzko azalpenak emango dizute.Instalazioan zehar nonbait instalazioa gelditzea erabakitzen baduzu,
berrastea posiblea da, baina bi aldiz pentsa ezazu. Behin partizio bat
formateatu denez gero edo behin eguneratzeak jartzen hasi direnean, zure
ordenagailua ez da egoera berean izango eta berrabiarazteak sistema
erabilezinarekin utz dezake. Hala ere, berrastea erabakitzen baduzu,
terminalera sar zaitez Alt Ctrl F2 aldi berean
sakatuz. Gero, Alt Ctrl Delete saka ezazu aldi berean
berrasteko.Instalazio arazoak eta Konponbide PosibleakInterfaze Grafikorik gabeHasierako pantailaren ondoren, ez du hizkuntzako aukeraketa pantaila
kargatzen. Hau gerta daiteke txartel grafiko batzuekin eta sistema
zaharrekin. Saiatu bereizmen bajuago bat erabiltzea, vgalo
terminalean idatziz.Hardwarea zaharra bada, Beharbada ez da posible instalazio grafikoa
egitea. Aipaturiko kasuan, testu modu instalazio bat saia liteke. Aipaturiko
modua burutzeko, ESC sakatu ezazu lehen ongietorri-pantailan zehar eta ENTER
sakatuz egiazta ezazu. Pantaila beltza agertuko da "boot" hitzarekin. "text"
idatz ezazu eta ENTER sakatu ezazu. Orain testu moduko instalazioarekin
jarrai ezazu.Instalatu OsagaiakSistemak instalazioan zehar izoztu egiten dela badirudi, hardware
detekzioekin arazoa izan daiteke. Kasu honetan, hardwareko detekzio
automatikoa desaktiba daiteke eta gero ezarri daiteke. Hau probatzeko,
noauto idatz ezazu terminalean. Beharrezkoa bada aukera hau
beste batzuekin konbina daiteke.RAM arazoakHura behar izatea arraroa da, baina kasu batzuetan, hardwareak RAM-aren
kantitate libreari buruz oker informa dezake. Hura eskuz zehazteko,
mem=xxxM parametroa erabil dezake, xxx RAM-aren kantitate
zuzena den, adibidez: mem=256M-ak RAM 256MB esan nahi izango
lituzke.Partizio dinamikoakZuk "oinarrizko" formatutik zure disko gogorra "dinamiko"-ra bihurtu
bazenuen Microsoft Windows-en, Mageia disko honetan jartzea ezinezkoa izango
dela jakin behar duzu. Oinarrizko diskora itzultzeko Microsoft-eko
dokumentazioa ikus ezazu: http://msdn.microsoft.com/en-us/library/cc776315.aspx.