Partizioa egiten
Pantaila honetan zure disko gogor(ren) edukia ikus dezakezu eta DrakX
partizio morroiak Mageia instalatzeko aurkitu
duen tokia ikusi.
Beheko zerrendatik erabilgarri dauden aukerak bereziki aldatuko dira zure
disko gogor(rren) diseinu eta edukien arabera.
Lehendik dauden Partizioak
Aukera hori eskuragarri badago, orduan Linux partizioak bateragarria aurkitu
egin dira eta instalazioa erabili ahal izango du.
Erabili Espazio Hutsa
Erabili gabeko espazio baduzu zure disko gogorrean orduan aukera hau
erabiliko da zure Mageia instalazio berriarentzat.
Erabili Espazio Librea Windows-en Partizioan
Lehendik dauden Windows partiziotik erabili gabeko espazioa baduzu,
instalatzaileak, erabili ahal izateko eskainiko dizu.
Hau zure Mageia-ren instalazio berrirarentzako lekua uzteko modu
erabilgarria izan daiteke, baina eragiketa arriskutsua da, beraz, fitxategi
garrantzitsuen babeskopia egin behar duzu!
Kontutan prozedura hori dakar Windows partizioaren tamaina
murrizteko. Partizio honek "garbi " egon beharko du, hau da, Windows azken
aldiz erabili denean ondo itxita egon behar du. Halaber desfragmentatuta
egon behar du, baina horrek ez du bermatzen partizioko fitxategi guztiak
mugitu egin direla erabiliko den eremutik kanpo. Hori dela eta, Guztiz
gomendagarria da zure fitxategi pertsonalaren babeskopia bat egitea.
Aukera honekin instalatzailea gainerako Windows-en partizioa urdin argiz
eta etorkizuneko Mageia partizioa urdin ilunez euren xede tamainekin
erakusten ditu. Tamaina hauek egokitzeko aukera duzu klik eginez eta
partizioen arteko hutsunea arrastatuz. Ikusi beheko pantaila.
Ezabatu eta erabili disko osoa.
Aukera honek disko osoa erabiliko du Mageia-rantzat.
Oharra! Aukeratutako disko gogorraren datu guztiak ezabatuko dira. Kontuz
ibili!
Diskoko zati bat beste zerbaitetan erabili edo jada galdu nahi ez duzun
informazioa baduzu,, ez ezazu aukera hau erabili.
Pertsonalizatua
Honek erabateko kontrola ematen dizu instalazioan jartzen zure disko
gogorrean.
Zenbait disko gogor berri 4096-byteko sektore logikoak erabilitzen dituzte,
512 byte estandarraren ordez. Hardware librerik ezagatik partizio tresna ez
da egiztatu halako diskoetan. Gainera, SSD disko batzuek 1MB baino gehiagoko
ezabatze bloke bat darabilte. Iradokitzen dugu aurrez partiziorako beste
tresna mota bart erabiltzea gparted bezala, mota honetako disko bat izanez
gero, eta hurrengo konfigurazioak erabil ditzala:
"lerrokatu" "MiB"
"Aurreko espazio librea (MiB)" "2"
Ziurtatzen partizio guztiak sortzen diturela megabyte kopuru batekin.