Aukeratu zure Pantaila
DrakX pantailen datu-base osoa dauka, eta normalean zurea behar bezala
identifika dezake.
Pantaila ezaugarri ezberdinak dituen bat aukeratzea zure pantaila
edo bideo osagaiak kaltetu dezakete. Mesedez, ez zaitez saiatu ezer egiten
zer egiten duzun jakin gabe. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu
zure pantailaren dokumentazioa.
Pertsonalizatua
Aukera horrek bi parametro kritiko, freskatze maiztasun bertikala eta
sinkronismo horizontala aldatzea uzten du. Freskatze maiztasun bertikala
nola freskatuko den pantailan askotan zehazten du, eta sinkronismo
horizontal tasa zein lerro ikus daitezke.
GARRANTZITSUA da ez aukeratzea pantaila mota bat zure
benetako panatilaren freskatze tasa baino haundiagoa duenik, kaltetu
baitezake. Zalantzarik izanez gero, ezarpen kontserbadore bat aukeratu eta
ikusi zure pantailaren dokumentazioa.
Plug 'n Play
Hau da aukera lehenetsia eta pantaila pantailaren mota datu-basetik zehazten
saiatzen da.
Hornitzailea
Instalatzaileak ez du behar bezala zure pantaila detektatu, eta zein duzun
baldin badakizu, hautatu ahal izango duzu hautaketa zuhaitzean:
hornitzailea
pantailaren fabrikatzailearen izena
pantailaren deskribapena
Generikoa
hautatu 30 talde inguruko pantaila ezarpenak 1024x768 @ 60Hz pantaila lauak
eta eramangarriak bezalakoak erabiltzen dira. Hau da, askotan pantaila
aukeraketa talde on bat da Vesa kontrolatzile txartela erabili behar den
bideo txartelr eta ezin da automatikoki zehaztu. Berriz ere, zure aukeraketa
kontserbadorea izan behar da.