Txartel Grafikoa eta Pantaila Konfigurazioa
Zuk Mageia-ren instalazio honetarako aukeratu duzun ingurune grafikoarekiko
(idazmahai-ingurune bezala ere ezagututa) independenteki, guztiak
erabiltzaile interfaze-sistema grafikoan oinarrituta daudeX Window
Sistema , edo X soilik deitutakoa. Horrela,
KDE, Gnome, LXDE
edo beste edozein ingurune grafiko ondo funtzionatzeko,
X-en hurrengo ezarpena egokia izan behar da. Aukeratu
ezarpen egokia DrakX-ek ez duela ezer aukeratzen
edo ez duela egoki aukeratu ikusten baduzu.
Txartel Grafikoa: Aukeratu zure
txartela zerrendatik behar izanez gero.
Pantaila: Aukera dezakezu
Plug'n Play posible denean, edo
Hornitzaile edo Generiko
zerrendako zure pantaila aukeratu. Aukeratu
pertsonalizatua pantailaren freskatze horizontaleko eta
bertikaleko tasak eskuz jartzea nahiago baduzu.
Freskatze tasa okerra zure pantaila kaltetu dezake
Bereizmena: Hemen pantailan
ezarri nahi den ebazpen eta kolore sakonera.
Froga: Froga botoia ez da beti
agertzen instalazioan zehar. Botoia baldin badago, bere ezarpenak kontrola
ditzakezu hura sakatzen. Ezarpena egokia den galdera agertzen bada, "bai"
erantzun dezakezu, eta ezarpenak gordeko dira. Ezer ikusten ez baduzu,
ezarpenetako pantailara itzuli eta dena berriz konfiguratu ahal izango duzu
proba baliozkoa izan arte. Ziurta ezazu konfigurazioa toki
seguruan dagoela froga botoia eskuragarri ez badago.
Aukerak: Hemen hainbat aukera
aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera dezakezu.