Aukeratu X zerbitzari bat (Konfiguratu Txartel Grafikoa)
DrakX bideo txartelen datu-base osoa dauka, eta normaleanzure bideo gailua
behar bezala identifikatuko du.
Instalatzaileak ez du behar bezala zure txartel grafikoa detektatu, eta zein
duzun baldin badakizu, hautatu ahal izango duzu zuhaitzean:
hornitzailea
ondoren zure txartela izena
eta txartel mota
Zure txartela ezin baduzu fabrikatzaile zerrendan aurkitu (oraindik
datu-basean ez delako sartu edo txartela zaharra delako) kontrolatzaile
egokia aurki dezakezu Xorg-en kategorian.
Xorg-eko zerrendak generiko eta kode irekiko 40 kontrolatzaile baino gehiago
hornitzen ditu bideo-txartelerako. Oraindik zure txartelerako kontrolatzaile
egokia ez baduzu aurkitu, vesa kontrolatzailea erabiltzeko aukera
duzu. Kontrolatzaile honek zure bideo-txartelerako oinarrizko ahalmena
hornitzen du.
Kontutan izan baterezin kontrolatzaile bat hautatzen baduzu Aginte
Interfazerako sarbidea soilik izan dezakezula.
Bideo-txartel fabrikatzaile batzuek Nonfree biltegietan soilik aurkitzen
diren jabedun kontrolatzaileak hornitzen dituzte Linux-erako. Kasu
batzuetan, fabrikatzailearen webgunean aurkitzen dira soilik.
Nonfree biltegia esplizituki gaituta egon behar da sartzeko. Ez baduzu hura
aurretik hautatu, hau egin beharko duzu berrabiarazi ondoren lehenengoz.