Aukeratu X zerbitzari bat (Konfiguratu Txartel Grafikoa) DrakX bideo txartelen datu-base osoa dauka, eta normaleanzure bideo gailua behar bezala identifikatuko du. Instalatzaileak ez du behar bezala zure txartel grafikoa detektatu, eta zein duzun baldin badakizu, hautatu ahal izango duzu zuhaitzean: hornitzailea ondoren zure txartela izena eta txartel mota Zure txartela ezin baduzu fabrikatzaile zerrendan aurkitu (oraindik datu-basean ez delako sartu edo txartela zaharra delako) kontrolatzaile egokia aurki dezakezu Xorg-en kategorian. Xorg-eko zerrendak generiko eta kode irekiko 40 kontrolatzaile baino gehiago hornitzen ditu bideo-txartelerako. Oraindik zure txartelerako kontrolatzaile egokia ez baduzu aurkitu, vesa kontrolatzailea erabiltzeko aukera duzu. Kontrolatzaile honek zure bideo-txartelerako oinarrizko ahalmena hornitzen du. Kontutan izan bateraezina kontrolatzaile bat hautatzen baduzu Aginte Interfazerako sarbidea soilik izan dezakezula. Bideo-txartel fabrikatzaile batzuek Nonfree biltegietan soilik aurkitzen diren jabedun kontrolatzaileak hornitzen dituzte Linux-erako. Kasu batzuetan, fabrikatzailearen webgunean aurkitzen dira soilik. Nonfree biltegia esplizituki gaituta egon behar da sartzeko. Ez baduzu hura aurretik hautatu, hau egin beharko duzu berrabiarazi ondoren lehenengoz.