Instalazio txikiena aukeratu dezakezu pakete taldeen pantailan dena desautatuz, ikus honela deritzon atala “Pakete-taldearen hautapena”.
Nahi izanez gero, halaber "banakako pakete aukeraketa" egiaztatu dezakezu pantaila berean.
Mageiaren erabilera espezifikoak buruan dutenentzat dago zuzenduta instalazio minimoa, zerbitzari edo lanpostu espezialitatua bezala. Seguruenik aukera hau "Banakako pakete aukeraketa" aipatutako aukera konbinatuta erabili ahal izango duzu, instalazioa fintzeko, ikus honela deritzon atala “Aukeratu Banakako Paketeak”.
Instalazio mota hau aukeratuz gero, ondoko pantailan osagarri erabilgarri batzuk eskainiko ditu, hala nola, dokumentazioa eta X.
"X-ekin" hautatzen bada, IceWM idazmahai arin gisa egongo da.
Oinarrizko dokumentazioa man edo info orri forman ematen da. Batetik man orriak Linux Documentation Project eta bestetik GNU coreutils info orriak biltzen ditu.